Zubimusu Ikastolak botak eta galtzerdiak jasoko ditu siriar errefuxiatuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2016ko apirilaren 6a

Zubimusu Ikastolak botak, katiuskak eta galtzerdiak jasoko ditu siriar errefuxiatuek oinak lehor izan ditzaten Europarako periploan. 

Donostia Kulturako langileek sustaturiko ekimena da eta Zubimusu Ikastolak bat egin nahi du bere ekarpenarekin.

Helburua da oinetako eta galtzerdi bilketa masiboa egitea kanpamenduetan dagoen jendearentzat. Zubimusuk ikastolako familiak eta herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Botak eman nahi dituen orok ikastolan bertan utzi ditzake eta ikastola arduratuko da apirilaren 17an Donostiako Zuloaga plazara material guztia eramateaz, egun hori ezarri baitu Donostia Kulturak bilketarako.

Behin materiala jasota, Donostia Kulturak Grezian eta Frantzan lan egiten duten Gipuzkoako GKEen esku utziko du bidalketa egin dezaten.

Zubimusu Ikastolan apirilaren 15era bitartean jasoko dira botak.

Bilketa ikastolaren hiru eraikinetan egingo da. Sarreretan botak eta galtzerdiak jasotzeko kaxak jarriko dira eta ikastolaren ordutegiaren barruan oinetakoak bertan entregatu ahalko dira. Zentroko eraikinaren kasuan, ordutegia arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da.

Ikastolak bere esker-ona erakutsi nahi die ekimena babestu eta elkartasuna erakusten duten guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!