Zubimusu Ikastolak Orientazio Jardunaldi bat antolatu du DBH egin ostean dauden aukeren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2015eko abenduaren 10a

Saioa bailara osora irekita dago eta Mintzolan izango da datorren astelehenean, arratsaldeko 18:00etan

Eta DBH egin ostean, zer? Galdera horri erantzuna bilatzen saiatzen dira 4 DBH egiten ari diren neska-mutilak. Eta ikasleekin batera, nola ez, haien gurasoak. Bakoitzaren profilera ondoen egokitzen den aukera edota lan merkatuan sartzeko erraztasunik gehien ematen duen hura zein den erabakitzea ez da beti lan erraza izaten. Zalantzak izan ohi dira nagusi.

Horregatik, eta gurasoen eskaerari erantzunez, Zubimusu Ikastolak ikasle eta gurasoei zuzenduriko Orientazio Zerbitzua jarri du martxan. Testuinguru horren baitan, datorren astelehenean, abenduaren 14an, orientazio jardunaldi bat egingo da interesa duten pertsona guztiei zuzenduta, ez bakarrik Villabonakoei, bailara guztikoei baizik. Hitzordua, Mintzolan izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Hezkuntza alorrean ibilbide luzea eta esperientzia sakona duten bi profesionalek hartuko dute parte. Alde batetik, Laskorain Ikastolako zuzendari Kepa Goikoetxeak eta bestetik, Inmakulada Ikastolako zuzendari Ana Mongek. Goikoetxea batxilergoan zentratuko da eta Mongek Lanbide Heziketa izango du hizpide

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!