Zubimusu Ikastolako ikasleak protagonista, Andrea Nolé artistaren obran

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2015eko abenduaren 1a

“Humanitas” proiektuan parte hartu dute. Euskal kulturaren azterketa abiapuntutzat hartuta, giza jokabidearen inguruko hausnarketa egin du artistak.

Zubimusu Ikastolako ikasleak Andrea Nolé artista italiarraren obraren protagonista bihurtu dira. Bizitako esperientziak sorkuntza prozesura eta adierazpen artistikora hurbiltzen lagundu diete.

Nolé Euskal Herriko bazterrak arakatzen ibili da, Amasa-Villabona eta Zubimusu Ikastolarekin topo egin arte bere sormen lana irudikatzeko. Hemen aurkitu zuen inspirazioa eta Zubimusuko neska-mutilen lankidetza.

“Humanitas” izeneko obra hau hiru instalazio artistikok osatzen dute eta Nolék giza jokabidearen inguruko hausnarketa burutu nahi izan du lan honekin.

Amasa-Villabonan, Nolé ideia jakin batean oinarritu da: “Ubi Maior Minor Cessat”. “Latinezko esaldi honek –dio sortzaileak- esan nahi du autoritate handiagoa edo garrantzitsuagoa dagoen tokian, txikiena ezeztatuta geratzen dela edo gainetik dagoenaren menpeko bihurtzen dela. Kontzeptua aspaldikoa da eta aldi berean garaikidea eta nire obran belaunaldi berri bateko gorputzen bidez irudikatzen dut hori”.

Halaber, ideia honek, artistaren arabera, kultura ezberdinen arteko portaera islatzen du, “euskal kultura kasu, bere identitatea kultura handiago baten pean izateak dakarren gatazka bizi baitu”.

Obra “Ego” eta “Zure arazoa guztion arazoa da” instalazioek osatzen dute.

Andrea Nolék obra hau Irunen, Bitamine Faktoriak antolatzen duen Artisten Nazioarteko Egoitzan egindako egonaldiaren baitan. “Ubi maior minor cessat” instalazioaz gain,

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!