Zubimusuko ikasleek dena prest, Kilometroak festaren Erronkan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2015eko irailaren 25a

Datorren igandean, hilaren 4an, ospatuko da Kilometroak festa Usurbilen, Gattunk lelopean. Zubimusuko ikasle talde bat bertan izango da.

Egun gutxi falta diren arren, Zubimusuko ikasle talde bat iaztik ari da lanean gogor Erronkan parte hartzeko. DBHko 3.en eta 4.en mailako 16 ikaslek, besteak beste, aurkezpen bideo bat egin behar izan dute. Bideoa sarean zintzilikaturik dago eta bozketa bidez, puntuazioa igotzeko aukera eskaintzen da

Egunean bertan, ikasleek bi kapitain eraman beharko dituzte Usurbilera. Zubimusu Ikastolak Ane Iriarte txirrindularia eta Aitor Ormazabal, Gu ta Gutarrok saioko parte hartzailea gonbidatu ditu lan horietarako.

Erronka Kilometroak festak gaztetxoek parte hartze aktiboagoa izateko sorturiko ekimena da. Ikastola ezberdinetako erronkariek proba ezberdinetan hartu beharko dute parte. Dagoeneko bi probetan parte hartu dute eta beste hirurak egunean bertan egingo dituzte. Probak taldeka gainditu beharrekoak dira, laguntasuna eta kooperazioa ardatz hartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!