Zubimusu Ikastolak zuzendaritza berria du

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2015ko ira. 22a, 09:37

Zubimusu Ikastolak zuzendaritza berria estreinatu du. 13 ikasturteren ondoren, Ana Santamariak ordezkatu baitu Kontxi Ormazabal.

Ana Santamaria da orain talde berriaren buru, orain arteko kargua izango duen Nerea Zumeaga zuzendari-gerentearekin batera. Zerrenda etapa ezberdinetako koordinatzeaileek osatuko dute: Olatz Sanz Haur Hezkuntzan, Idoia Ariznabarreta Lehen Hezkuntzan eta Mª Luisa Zavala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Zuzendaritza talde berriak energia eta ilusio dosi handiekin heldu dio erantzukizunari. “Ahalegin guztia egiten jarraituko dugu hezkuntza proiektu berritzaile eta kalitatezkoa eskaintzeko adin guztietan. Gure eginkizuna da gaur gurekin ditugun haur eta gaztetxoak biharko pertsona arduradunak, irekiak, toleranteak, ekintzaileak eta prestatuak izaten laguntzea, sortuko zaizkien erronkei eta zailtasunei aurre egiteko konpetenteak izanik”.

Bere aldetik, Kontxi Ormazabal “pozik eta lasai gelditu da egindako lanarekin, dena eman dugulako. Hezkuntzaren ikuspuntutik, azken urte hauetan asko aurreratu dugu eta ondo posizionatuta gaude. Lanean jarraitu behar da”.

Zuzendaritza berriarentzat lehentasunetakoak eraikinen egoera hobetzen jarraitzea eta proiektu pedagogiko berritzaileetan sakontzea da. Horretarako lanean ari dira.

Urte berezia

Aurtengo ikasturtea berezia izango da Zubimusu Ikastolarentzat, bere 50. urteurrena ospatuko baitu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!