Ekintzaz beteriko astea Zizurkilgo kultur hilabetean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2025eko maiatzaren 7a

Maiatza Saltsan egitarauan murgilduta gaude bete-betean, eta datozen egunetan ere jardueraz beteriko egitarau oparoa izango dugu herrian.

Maiatza Saltsan egitarauan murgilduta gaude bete-betean, eta datozen egunetan ere jardueraz beteriko egitarau oparoa izango dugu herrian. Askotariko ekitaldiak antolatu dira, adin eta gustu guztietarako.

Gaur, maiatzaren 7an, asteazkena, konpost-ikastaroa eskainiko da Atxulondo kultur etxean, 18:00etan. Ingurumenarekiko kontzientzia sustatzea helburu duen saio honek konpostatzearen oinarriak eta praktika egokiak ezagutzeko aukera emango du.

Ostiralean, maiatzaren 9an, bi hitzordu nabarmen izango dira:

  • Alde batetik, AZTIA antzerki musikatuaz gozatzeko aukera izango da, 19:30ean, Atxulondo kultur etxean. METROKUADROKA antzerki taldearen eta DON INORREZ musika taldearen arteko elkarlanetik sortutako ikuskizuna da. Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi eder hau ikusteko sarrerak udaletxeko bulegoetan eskuratu daitezke, 3 euroan.
    👉 Proiektuaren inguruko azalpen bideoa ikusgai: AZTIA - EITB Kultura bideoa.

  • Bestetik, harrera herrikoia egingo zaie Zizurkilekin senidetutako Lladó herri katalanetik astebururako etorriko diren ordezkariei. Harrera Joxe Arregi plazan izango da, 20:30ean.

Larunbatean, maiatzaren 10ean, kirolak hartuko du protagonismoa:

  • Euskadiko Halterofilia Txapelketa Nagusia jokatuko da Intxaur frontoian. Goizeko saioa: 10:00etatik 13:30era izango da eta arratsaldekoa 15:00etatik 20:00etara.
  • Gainera, biatloia ere izango da 11:30ean, Pedro Mari Otaño plazan, ZEK elkartearen eskutik. 2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea egunean bertan egingo da, 11:00etan.
    Oharra: parte-hartzaileek beren bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte.

 

Larunbatean bertan, Lladóko ordezkarien bisitaren harira, harrera instituzionala egingo da eta irteera antolatu da Ezkeltzura. Ondoren, herri-bazkaria izango da Zimiterioan.

Egitarau oparoa dugu aurretik: ez galdu aukera eta parte hartu Zizurkilgo kultur hilabetearen ospakizunean!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!