Gorpuzkien lekualdaketak

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2023ko urtarrilaren 23a

Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 10 urte baino gehiago igaro direnez, udala gorpuzkiak hobitik ateratzera doa. 2023ko otsailaren 23ra arteko epea ematen da senitartekoek gorpuzki hauen lekualdaketa kudeatzeko. 

Aipatu epea igaro ondoren erantzunik jasoko ez balitz gorpuzkiak hobitik aterako dira ondoren hilobi orokorrera lekualdatzeko.

-Zizurkilgo Udal Hilerriko 1. Pasilloko 24. zenbakiko nitxotik 29ra dauden hildakoak (1998 eta 1999 urteetan ehortzitakoak).

Familiartekoei bakarkako jakinarazpena helaraziko zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!