Zizurkilgo play lista sortuko dugu zizurkildar guztien artean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2022ko aza. 23a, 12:37

Euskaraldiaren harira, ekimen berria jarri dugu martxan. Zizurkilgo elkarte eta herritar guztien artean, euskal kantaz osatutako zerrenda bat osatuko dugu. Euskarazko kantu esanguratsuak, gustukoak…, entzun nahi genituzkeen kantuekin zerrenda bat osatuko dugu. 

Euskararen egunean entzungai izango dugu guztion artean osatutako play zerrenda. Eguberrietako azoka berezia izango dugu Joxe Arregi plazan, eta, 13:00etan hasita Olaia Toral abeslaria izango dugu, euskal kantutegiko hainbat kantu eskainiz.

Zizurkilgo play zerrenda herritarren eta elkarteen eskura jarriko da ondoren, nahi duen orok entzun edo erabiltzeko aukera izan dezan.

Jakinaraziguzu zeintzuk diren zure euskal abesti kuttunak. Hauxe izango da horretarako modua:

1.-Idatzi gustuko euskal abestien izenburuak eta egileak.

2.- Bidali zerrenda hori komunikazioa@zizurkil.eus gunera.

Abenduaren 1a arteko epea duzu zure abesti kuttunak bidaltzeko. Animatu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!