Kirol hitzorduz beteriko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2022ko uztailaren 7a

Ostiral arratsaldean pilota partidak izango dira Intxaur pilotalekuan eta igandea, azkartasunezko sega txapelketa Nekola baserriko belazean.

Lau eta erdiko Intxaur pilota txapelketaren aurretiazkoa martxan da. Bihar jokatuko dituzte azken partidak eta, bertan erabakiko da zein pilotarik lortuko duen txapelketan aritzeko aukera. Lehiakideen artean dago Ander Perurena pilotari zizurkildarra. 19:00etan hasiko dira norgehiagokak. Pilotaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu Intxaur pilotalekuan. Datorren astetik aurrera, gainera, martxan izango dira Lau eta erdiko II.  Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko final laurdenak.

Eta igande honetan, beste kirol hitzordu bat izango dugu Zizurkilen. Izan ere, Azkartasunezko Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatuko baita Nekola baserriko belazean. 18:00etan hasiko da lehia eta hauek izango dira parte hartuko duten kirolariak:


Emakumezkoen maila:
  • Jugatx Agirre
  • Irati Astondoa
  • Alaitz Imaz
  • Ainara Otamendi
  • Maria Luisa Uzkudun

Gizonezkoen maila:
  • Julen Gabirondo
  • Suharri Irazustabarrena
  • Jon Larrañaga
  • Mikel Lizartza
  • Iñigo Mercader
  • Jon Otegi
  • Iban Pardo
  • Oier Urkola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!