Plaza Etxeberriren inguruko herri batzarra, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko azaroaren 24a

Zizurkilgo Udalak eta Herribizigune taldeak, herri batzarra deitu dute ostiral iluntzerako, Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan aritzeko.

Udaleko parte hartze batzordearen eskariz Herribizigune herritar taldeak parte hartze prozesua sustatu du. Prozesu horretatik eratorritako ondorioak aurkezteaz gain, datozen erronken inguruan hausnartu eta proiektuari forma ematen hastea da herri batzarraren helburua.

Zizurkildar guztiei bertaratzeko deia egiten zaie, elkarlanean proiektu eder baten lehen hazia jartzen hasteko.

Ostiral honetan, Iriarte Kultur Etxean jarri dute hitzordua, 18:30etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!