Hondakinen kudeaketa txukuna egitea guztion ardura da

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko uztailaren 20a

Herritar batek argazki hau helarazi digu. Otaño inguruko edukiontzien gunean, hondakin ezberdinak utzi ditu norbaitek, lurrean. Gaur goizeko irudia da, baina ez da Zizurkilen horrelakoak ikusten diren lehen aldia.

Hondakinen kudeaketa txukuna egitea guztion ardura da. Herria txukun eduki ahal izateko, ezinbestekoa da arduratsu jokatzea.
Izan gogoan, Elbarrenan aldatu egin zela hondakinak ateratzeko egutegi eta ordutegia. Martxotik aurrera, honakoa da hondakinak ateratzeko ordutegia:
  • Ontziak goizeko 08:00 baino lehen atera behar dira.

  • Errefusa asteazkenetan biltzen dute; organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta traste handiak ostiraletan.

  • Traste handiak atera baino lehen, nolanahi ere, beharrezkoa da 943 67 62 16 telefono zenbakira deitzea. Errefusaren kasuan, aparteko beste bilketa bat ere egingo zaie larunbatetan, sortzaile bereziei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!