Konponketak egingo dituzte Danena alboko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko uztailaren 13a

Bihar goizean hasiko dituzte Danena futbol zelaiaren alboko aparkalekua konpontzeko lanak. Gaur iluntzetik aurrera, beraz, ibilgailurik ezingo da utzi bertan aparkatuta.

Argiteria jarri ahal izateko hodiak pasako dituzte eta zorua ere txukundu egingo da. Datorren astean amaituko dituzte lanak, eta aparkalekua erabilgarri egongo da berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!