Proposamen edo ekarpen guztiak teknikoki aztertuak izango dira eta herritar bakoitzak erantzuna jasoko du, egindako proposamen hori proiektuan txertatua izango den edo ez, eta arrazoiak azalduz.
Elizan egingo dira aurkezpenak datorren astean zehar. Maiatzaren 24an, astelehenarekin, euskarazko aurkezpena egingo da, maiatzaren 25ean gaztelerazkoa, eta maiatzaren 26an berriz, elebitan. Bilera guztiak 19:00tan hasiko dira.
Egoera dela eta, elizaren gehienezko edukiera 80 pertsonakoa da. Garrantzitsua da bilerara gerturatzeko asmoa duten herritarrek Udal bulegoetan izena ematea.