Ekitaldiz betetako egunak dakartza Maiatza Saltsanek

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko mai. 6a, 10:32

Maiatza Saltsan ekimena aurrera doa eta datozen hiru egunetan izango da zertaz gozaturik. Gaur bertan, literatur tertulia egingo dute liburutegian, Ane Labakaren 'Algara mutilatuak' ardatz hartuta. Ostiralean, bizikleta mekanika tailerra egingo dute eta larunbatean, 'Kasilda, bukatzen ez den sua' antzezlana izango da ikusgai:

Literatur tertulia egingo dute gaur Plazida Otaño liburutegian. Ane Labaka Mayoz “Algara mutilatuak” liburuari buruz mintzatuko da, Oihana Iguaran moderatzaile lanetan dela. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da euskarazko literatura tertulia.

Beste alde batetik, ostiralean, maiatzaren 7an, hasiko dira Danena Txirrindularitza Taldeak antolatutako bizikleta mekanikako tailerrak. 18:30etik 20:30era bitartean, bizikletaren mantenua eta transmisioa landuko dute lehenengo tailer honetan. Ostiralero izango dira tailerrak, eta tailer bakarrean, bat baino gehiagotna edo denetan parte hartzeko aukera izango da. Saio bakoitzaren prezioa 5 eurokoa da, eta denetan izena emanez gero, 15 euro. Izen-emateak: udal-bulegoetan eta 943691012 telefono-zenbakian (4. Luzapena).

Azkenik, larunbatean, maiatzaren 8an, Zizurkilen jaio zen emakume iraultzaile baten bizimodua ezagutu ahal izango dugu “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzezlanari esker. Kasilda Hernaez Vargas da antzezlaneko protagonista. Ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zen bere bizitza osoan zehar. Haren bizipenak antzeztuko dituzte Iluntzeko 19:45ean izango da, Intxaur frontoian. Sarrerak udal-bulegoetan eros daitezke, 3 euroan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!