Plazida Otaño liburutegiak 5 urte

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko apirilaren 6a

Bost urte dira dagoeneko Plazida Otaño liburutegia martxan jarri zela. Ospatzeko, ekitaldi sorta berezia prestatu dute liburutegiko kideek. Apirilaren 13tik 24era, literatura, erakusketak eta ipuinak bateratuko dituzte. Gerturatu gozatzera!

Apirilak 13, asteartea

Tertulia, gazteleraz, Mónica Leivak gidatuta.

'Una lectora nada común". 18:00, Plazida Otaño liburutegia.

Apirilak 19-30

Motxila ibiltariko erakusketa.

Apirilak 22, osteguna

Tertulia euskaraz

"Algara mutilatuak" (Ane Labaka). Oihana Iguaranek bideratuko du saioa. 18:00, liburutegian.

Apirilak 24, larunbata

Ipuin kontaketa ' Kiko malabarista', Iraitz Lizarraga eta Ekain Ibargurenen eskutik.

11:30, Atxulondo Kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!