Gazteek gazteentzak antolatutako irteera bikaina, Urmara museora

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko martxoaren 17a

Zizurkilgo hainbat gaztek ekintzaile taldea osatu du azken hilabeteotan, eta joan zen larunbatean, lehen irteera antolatu zuten, Lehen Hezkuntzako gaztetxoei zuzendua.

Martxoaren 13an, larunbatean, Joxe Arregi plazatik abiatu ziren bizikletan, bidegorrian zehar, eta Asteasu aldeko sarreratik iritsi ziren museora. Museoa bisitatu zuten, Koldobika Jauregiren gidaritzapean, eta papera egiten ikasteko tailerraz gozatu zuten.

Gazte-ekintzaile taldeak bigarren irteera bat ere antolatuta dauka, martxoaren 27rako. MTB irteera izango da, Zizurkilgo plazatik Lasturrera. Komizarren geldialdia egingo dute 16:00etatik 18:00etara bitartean, bertan ginkana bat egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!