Danenako murala margotu dute Gaztezuloko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021eko otsailaren 24a

Danenako instalakuntzetan egindako eraberritze lanen ondorioz, kanpoaldeko muralak konponketa eta margoketa lan berriak behar zituen. Larunbatean, otsailaren 20an, Zizurkilgo Gaztezuloko DBHko gazteek egin zituzten lan horiek.

Alboan izan zituzten laguntzen Ane Artutxa, Gaztezuloko hezitzailea; Beñat García, Mattin Gizarte Abenturako dinamizatzailea; eta Garikoitz C. Murua graffitilaria, jatorrizko muralaren egilea.

Gustura aritu ziren gazteak margoekin lanean eta emaitza ere ikusgarria izan da.

DBHko gazte taldea gustura dabil Gaztezulon eta ekimen ezberdinak ari dira prestatzen. Otsaileko asteburuetan elkartu, eta ekitaldi ezberdinetan parte hartu dute eta etorkizunera begira ere beste zenbait ekimen lantzen ari dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!