Lanak amaituta, txukun geratu da ingurua. Argazkietan argi ikus daiteke nolako aldaketa izan duen inguru horrek. Sotorako sarbidea garbi eta txukun dago orain.
Taldeko argazkia ere atera zuten auzolanean aritu zirenek.
Herribizigunek deituta, auzolan saioa egin zuten larunbatean hainbat herritarrek. Plazaetxeberriko sotorako sarrera zen helburu nagusia, eta buru-belarri aritu ziren goizean zehar. Trasteak erretiratu eta garbiketa lanak egiten aritu ziren bertaratu zirenak. Udalak jarri zuen lanerako materiala, modu horretan auzolana babestuz.
Lanak amaituta, txukun geratu da ingurua. Argazkietan argi ikus daiteke nolako aldaketa izan duen inguru horrek. Sotorako sarbidea garbi eta txukun dago orain.
Taldeko argazkia ere atera zuten auzolanean aritu zirenek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?