Hemen da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko ots. 4a, 12:03

Emakumeen Mundu Martxari lotuta, hainbat ekitaldi iragarri dituzte:

 

Otsailak 6, larunbata. “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” izenburupean landutako dossierraren inguruan eztabaida telematikoa egingo dute. Aiztondo mailako ekimena izango da honakoa. HEMEN aurki daiteke dossier edo txosten osoa. Nahiago izanez gero, dosierra laburbiltzen duten infografiak eta bideoak ere aurki daitezke bertan.

Eztabaida telematikoan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, nahikoa da mail honetara mezu bat bidaltzea: lurgatztaldefeminista@gmail.com

Otsailak 20, larunbata. Mundu martxa Tolosaldea eskualdetik pasako da. Oraindik zehazteko dago nondik eta zein ordutan pasako den. Egon adi deialdiei!

Martxoak 6, larunbata. Amaiera ekitaldia egingo dute Irun-Hendaia mugan. Artekintza feminista egingo dute, mugen kontra, transnazionalen kontra. Euskal Herriko artista eta kolektibo feminista, migratu eta arrazializatuak gonbidatu dituzte parte hartzera. Info gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus / emakumemartxa@gmail.com.

Gaiaren inguruko interesa duen orok HEMEN klik eginda aurkituko du informazio osoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!