Plaza Etxeberri eraikina Zizurkilgo Udalak erosi zuen eta etorkizunean eraikin horri eman behar zaion erabileraren inguruko bilerak dira. Herritarren ideiak eta nahiak biltzen dituzte bertan eta pixkanaka, ideia horiek zehaztu eta gorpuzteko lanean ari dira. Datorren bilera eraikinean bertan egiteko proposamenarekin amaitu zen abenduaren 30eko pintxo-tertulia.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!