Herrigunean izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abenduaren 24a

Eguerdian iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Pello Mari Otaño plazara. Hantxe zituzten zain San Millan eskolako haurrak eta gurasoak, harrera goxoa egiteko.

Segurtasun neurriak gordez, eskolako burbuila taldeak errespetatuz, Olentzero eta Mari Domingiren inguruan jarri, eta argazkia egiteko aukera izan dute txikiek, baita azken orduko eskaeraren bat egitekoa ere.

Plazara gerturatu direnak agurtuta, mendi aldera joan dira berriz ere. Arratsaldean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko pilotalekura gerturatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!