Egiari Zor Fundazioak aurkeztutako mozioa, aho batez onartua

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abe. 23a, 12:03

2012 urteaz geroztik ari da lanean Egiari Zor Fundazioa, Estatuak eragindako edo sustatutako indarkeriak jasan dituzten biktimen eskubideen alde. Zizurkilgo Udalean abenduaren 21ean ospatutako osoko bilkuran, fundazioak aurkeztutako mozioa irakurri eta bozkatu zuten. Aho batez onartua geratu zen, txalo artean.

 
2019an onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan 1979 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasandako bikitmei errekonozimendua eta erreparazioa emateko legea. Legearen helburua honakoa da: funtzionario publikoek beren eginkizunetan edo beren eginkizunetatik kanpo eragindako giza eskubideen urraketen biktimak aitortzea; taldean edo modu isolatuan, indibidualki eta kontrolik gabe jarduten zuten partikularren eragindako eskubide urraketak aitortzea; eta, urraketa horien ondorio, pertsonen bizitzan edo osotasun fisiko, psikiko, moral edo sexualean izandako eraginak aitortzea.

Biktima izaera aitortzeko eskaera egiten duten pertsonek eskabidea aurkeztu behar dute. Hori euskadi.eus atarian elektronikoki bete dezakete edo, bestela, eskabide eredu normalizatua egoitza elektroniko horretan bertan deskargatu eta Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuko edozein bulegotan aurkeztu.

Egiari Zor Fundazioa prest dago behar duen orori izapideak egiten laguntzeko. Horretarako, nahikoa da harremanetan jartzea info@egiarizor helbide elektronikora idatziz edo 944 045 363 telefonora deituz.

Hauxe da Egiari Zor Fundazioak Zizurkilgo Udalari aurkeztu, eta aho batez onartutako mozioa:

 

1. Zizurkilgo Udalak aitortza adierazten die Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituzten biktimei, eta egokitzat jotzen du 5/2019 Legeak eskainiko dien erreparazioa, biktima horiek duten egia, justizia eta memoriarako eskubideak egikaritzeko urrats garrantsitzua izanik.

 

2. Era berean, Zizurkilgo Udalak animatzen ditu giza eskubideen urraketen biktima gisara errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskaera aurkezteko borodantea duten udalerriko pertsonak prozedura hori martxan jartzeko eskabidea aurkeztera. Horrez gain, hori posible izan dadin, pertsona horiei aholkularitza eta laguntza emateko konpromisoa ere hartzen du Udalak.

 

3- Zizurkilgo Udalak jendaurrean jakinaraziko du hartutako erabakia, dituen ohiko komunikazio-bideak erabiliz, eskaera prozedurak abiatzeko interesa izan dezakeen pertsona oro informatuta egon dadin dagozkion eskubideen inguruan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!