Haizearen Egia filma, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abenduaren 9a

Ostiral honetan, abenduak 11, eskainiko dute Haizearen Egia filma. 19:00etan hasiko da emanaldia,  Atxulondo Kultur Etxean eta ondoren, mahai ingurua egingo dute. 25 lagunentzat aforoa izango du emanaldiak eta beharrekoza da aurrez gonbidapenak jasotzea. Horretarako, Udal Bulegoetara (goizez) edo Plazida Otaño liburutegira gerturatu beharko da.

Haizearen Egia filmaren emanaldiaren ondoren, mahai ingurua ere egingo dute. Pelikularen ekoizleak, Frente Polisarioaren Gipuzkoako ordezkaria eta elkarte desberdinetako ordezkariak arituko dira solasaldi horretan.

Ekain Albite zinemagile zumaiarra da filmaren egilea. Filmak 20 urteko Tahar gaztea du protagonista. Euskal Herrian bizi bada ere, familia Tindufeko errefuxiatuen eremuan du, eta aita hilzorian dagoela esango diote. Saharar gaztea etxera itzuliko da, eta aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), iraganeko oroitzapen eta kontraesanei aurre egin beharko die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!