Euskara ospatzeko, ekitaldiz betetako egunak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abe. 1a, 11:01

Euskararen eguna gerturatzen ari da, eta horrekin batera, baita Euskaraldiaren amaiera ere. Horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu du Zizurkilgo kultura sailak. Gaur arratsaldean bertan, ipuin kontaketa eta Nigeriako dantzen erakustaldia eskainiko du Divina elkarteak, Atxulondo Kultur etxeko areto nagusian, 17:30etan hasita. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean ere izango da zertaz gozaturik:

Ostegunean, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Zizurkilen ere antolatu dute ekitaldirik. Arratsaldeko 15:15etan hasita, herriko hiru ikastetxetako ikasleek EUSKARALDIA!!! hitza osatu Joxe Arregi plazako barandan jarriko dute.

Biharamunean, abenduaren 4an, iritsiko da Euskaraldiaren azken eguna. Hamabost egunetan egindako bidea ospatzeko ekitaldia antolatu dute Zizurkilen, 19:00etan, plazan.

Eta abenduaren 5ean, larunbaterakin, ekitaldi gozagarria izango da Zizurkilen. Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen Koplariak Koplari ikuskizuna izango da, Arantzazuko Amaren elizan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekitaldira joan ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapenak jasotzea. Udal Bulegoetan zein Plazida Otaño liburutegian egongo dira eskuragarri. Abenduko lehen egun hauetan, animatu ekitaldietan parte hartzera, eta ospa dezagun euskara!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!