Ekitaldiz blai dator Zizurkilera Euskaraldiko lehen asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 19a, 10:47

Euskaraldiari ongi-etorria egiteko, eskaintza berezia egongo da Zizurkilen asteburu honetan. Alde batetik, ostiralean bertan, azaroaren 20an, 'Alizairen burutazio miresgarriak' ipuin-kontaketa izango da, Galtzagorri elkartearen eskutik, Atxulondo kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan. Aliziaren mundu magikoan murgildu ahal izango dira gerturatzen diren familiak. Aurrez izena eman beharko da Plazida Otaño liburutegian, aforoak kontrolatu ahal izateko.

Beste alde batetik, 'Txor txor' bakarrizketa umoretsuaz gozatuko dute igandean, azaroaren 22an, 18:00etan, Zizurkilgo Zimiteriora doazenek. Euskaraldiari ongi-etorria emateko aukera bikaina izango da, beraz, Zizurkilen.

Gogoan izan bihar bertan emango zaiola hasiera Euskaraldiari eta oraindik zabalik dagoela izena emateko aukera. Azaroaren 24ra arte luzatu dute horretarako aukera, nahiz eta lehen bait lehen egitea komeni den. izenematea.euskaraldia.eus atarian edota Zizurkilgo udal-bulegoetan egin daiteke izen-ematea, oso modu errazean.

Euskaraldia hastear dela eta, eskaintza berezia egongo da Zizurkilen asteburuan.
Alde batetik, ostiralean bertan, azaroaren 20an, ALIZIAREN BURUTAZIO MIRESGARRIAK ipuin-kontaketa izango da, Galtzagorri elkartearen eskutik, Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusian, 18:00etan. Aliziaren munduan murgildu ahal izango dira gerturatzen diren familiak. Aurrez izena eman beharko da liburutegian, aforoak kontrolatu ahal izateko.
Beste alde batetik, TXOR TXOR bakarrizketa umoretsuaz gozatuko dute igandean, azaroaren 22an, 18:00etan, Zizurkilgo Zimiteriora doazenek.
 
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!