Koronabirusa

Alkatearen mezua

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko azaroaren 13a

Iker Urruzola Zizurkilgo alkatearen mezua, Covid19-aren inguruan. PCR proba egiteko gonbita luzatu die horretara deituta daudenei. Gehien sufritzen ari diren herritarrak hartu ditu gogoan eta udala laguntzeko prest dagoela azpimarratu du.

Osasun sailak dei egin die Villabona eta Zizurkilgo 13 eta 40 urte arteko biztanleei PCR probak egiteko. Villabonako Behar Zana frontoian egingo dituzte gaur arratsaldean eta bihar goizean. 943 00 69 70 telefonoan eskatu behar da txanda. Iker Urruzola Zizurkilgo alkateak mezua bidali die herritarrei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!