Arazoaren 6ko Dekretuak aldaketak eragin ditu Zizurkilgo hainbat ikastaro eta jardueratan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko azaroaren 10a

Azaroaren 6ko Dekretuaren ondorioz, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan hainbat aldaketa egin behar izan da. Zenbait jarduera bertan behera geratu dira eta beste hainbatetan neurri berrietara egokitzeko moldaketak egin dituzte.

Egoera eta neurriak aldatu ahala, moldaketa berriak egingo dituzte:

- BERTAN BEHERA geratu dira hurrengo ikastaro eta jarduerak:

* Eskola kirola.

* Kirol eskolak (Danena Futbol, Danena Txirrindularitza, Ziotza Pilota Eskola).

* Intxaur pilotalekuko erreserbak.

* Bukalai dantza eskola.

* Gaztetxoei zuzenduriko dantza moderno ikastaroa.

 

- 6 PERTSONAKO TALDETAN banatuta eskainiko dira hurrengo ikastaroak:

* Forman jar zaitez.

* Zumba.

* Pilates.

* Yoga.

* Emakume pilotari.

* Helduei zuzenduriko gimnasia.

* Helduen yoga.

 

- %40ko AFOROAREKIN antolatuko dira honako ikastaro hauek:

* Patchwork.

* Emakume zirkuloa.

* Eskulanak.

* Umeen antzerkia.

* Sabel dantza.

* Dancehall.

* Gaztezulo.

 

- LOATZO MUSIKA ESKOLAK bere ohiko jardunarekin jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!