Energia aurrezteko tailerra, ekainaren 5ean, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2018ko maiatzaren 21a

Energia eta dirua aurrezteko aholkuak emango dituzte bertan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, ordubeteko tailerrak izango dira Zizurkilen, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean, ekainaren 5ean, asteartean, 20:15ean.

Tailer horien helburua da herritarrei jarraibideak ematea, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko.

Tailerrak doan izango dira, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea, bulegoa@zizurkil.eus helbide elektronikoan edo 943691012 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 1era bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!