Boluntario taldea behar da Zizurkilen, martxoaren 16an Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2018ko martxoaren 13a

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa

Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Martxoaren 16an, ostiralean, jarri dute hitzordua Ernio Bidea 29 helbidean, Talleres Amundarainen ondoan, Asteasurako bidean. Goizez 9:30etik 12:30era eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira sortak egiten, eta lagundu nahi duenak ordutegi-tarte horretan nahi duen garaian azal daiteke. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943.69.39.30 telefono-zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!