Otsailaren 23ra arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Eskaera-idatziarekin batera, honako agiri hauek aurkezteu beharko dituzte interesdunek:
- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
- Errenta aitorpenaren ziurtagiria edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria
- Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren agiria
- Foru Ogasunak emandako ondasun agiriak
Informazio gehiago nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.