Zizurkilgo Zimiterioan konponketa eta egokitzapen lanak egiten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2018ko urt. 19a, 10:35

Gaur egun pilotaleku gisa erabili ohi dena txukuntzea da Udalaren asmoa.

San Millan elizari itsatsita dagoen Zizurkilgo altxorretako bat da zimiterioa moduan ezagutzen dena. Izenak dioen bezala duela zenbait mende bertan sartzen zituzten herrian hildakoak baina azken hamarkadetan pilotarako jolasleku izan da, 80ko hamarkadaren amaieran frontoi handia egin arte, jolasleku nagusia gainera. "Gaur egun oraindik erabilera handia duen gunea da eta ikusten genuen ez zegoela egoera onenean, zulo batzuk zituen, pìntura erortzen ari zen, txapa ere ez zegoen egoera onenean... " azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.

Pintatu eta konpondu

Egunotan herriko langileak gunea konpontzen eta pintatzen ari dira, "zuloak masarekin estali, txapa txukun jarri eta frontoia eta inguruko pareta pintatuko dute", azaldu du Luengok. Egun gutxitako kontua izango da eta bitartean itxita egongo da zimiterioko frontoiko aldea, elizarako sarrera libre utziko delarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!