Elikagaien eta eskolako materialaren bilketa jarri dute abian saharar errefuxiatu kanpamentuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2018ko urtarrilaren 19a

Plazida Otaño liburutegian utzi ahal izango da kanpamentuetara bidali nahi den materiala, otsailaren 2ra bitartean

Tolosaldea Sahararekin elkarteak honako produktu hauek eskatu ditu aurten: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzako eta helduentzako pixoihalak.

Horrez gain, elkarteak badu proiektu bat Saharar lurralde askatuetako Midyic izeneko herrian Lehen Hezkuntzako eskola bat eraiki eta mantentzeko. Bertan gaur egun ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskolako materiala jasotzen du: koadernoak, arkatzak, gomak, txorroskiloak...

Hortaz, ekarpena egin nahi duzuen herritar guztiek otsailaren 2ra arte izango duzue aukera Plazida Otaño liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!