Boluntarioak behar dira Zizurkilen, Elikagai Bankuko loteak prestatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko abenduaren 11

Abenduaren 15ean, ostiralean, elkartuko dira boluntarioak

9:30etik 12:30era bitartean eta 15:00etatik 17:00etara elkartuko dira, bildutako elikagaiekin loteak prestatzeko.

Loteak egiteko tokia Ernio Bidea 29 A helbidean dago, Talleres Amondarainen ondoan.

Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dira horrela. Loteak prestatzen lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943693930.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!