Ekitaldi berezia egingo da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, Euskararen Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko azaroaren 28a

Aurrerapen gisa, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeak Euskararen Astea ospatuko du

Astelehenean, lehenengo egunean, Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero pertsonaiak aurkeztu dituzte; hiru pertsonaia horiek diseinatu dituzten ikasleak saritu dituzte; eta, horrez gain, marrazki horiekin egindako txapak banatu dituzte ikasle, irakasle, guraso zein aitona-amonen artean.

Astelehenetik igandera bitartean, txapak soinean dituzten kideek konpromisoa hartu dute euskaraz bizitzeko, Ahobiziek hitz eginez, Belarriprestek euskaldunei beraiekin euskaraz hitz egitera gonbidatuz eta Bihotzberoek inguruko euskaldunak euskaraz jardutera animatuz.

Euskararen Asteak amaiera berezia izango du abenduaren 3an, igandean. Egun horretan, Pedro Mari Otaño ikastetxeak lekuko-aldaketa egingo die herriko gainerako elkarte eta eragileei, euskararen erabilera bultzatzen jarrai dezaten herri osoan zehar. Lekuko-aldaketa egiteaz gain, Galtzaundi euskara elkarteak Tolosaldeko herri guztietan abian jarri duen "TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!" ekimenarekin bat egingo da, eta "6" erraldoi bat osatuko da Joxe Arregi plazan, ekitaldira biltzen diren herritar guztiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!