Iritsi da Pello Mari Otaño IV. Bertsopaper Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko urriaren 25a

 

Azaroaren 17ra arteko epea izango dute parte-hartzaileek lanak aurkezteko.

Laugarren urtez antolatu du Hernandorena kultur elkarteak gure herriko seme kuttunaren izena daraman Bertsopaper Lehiaketa. Lau mailatan banatu dute lehiaketa:

1. Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako taldeentzat
2. Gaztetxoen maila: 15 urte artekoentzat (2002an edo geroago jaiotakoak)
3. Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (1999 eta 2002 urteen artean jaiotakoak)
4. Helduen maila: 1998an edo aurretik jaiotakoentzat

Lanak bi modutara aurkeztu ahal izango dira: mezua bidaliz info@hernandorena.eus helbidera edo posta arruntez. Posta arrunta honako helbide honetara bidali beharko da:

HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA
(Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa)
P.K. 22
Iriarte etxea - Pello Mari Otaño plaza
20159 Zizurkil

Informazio zehatzagoa aurkituko duzue albisteari erantsitako oinarrietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!