Urriaren 27tik azaroaren 25era jokatuko da Hernandorena bertsu-sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko urriaren 16a

 

Aurtengo ekitaldian, hiru kanporaketa eta finala jokatuko dira, eta guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte. Azken urteetan egun bateko sariketa izan den arren, hasiera batean ospatzen zen eredura itzuliko dira aurten.
Lehenengo kanporaketa urriaren 27an izango da, Donibane Garaziko gaztetxean, gaueko 21:00etan, eta bertan jardungo dute Peru Abarrategik, Aratz Igarzabalek, Maider Arregik, Koldo Geruzagak, Aitor Bizkarrak eta Sarai Roblesek.
Bigarren kanporaketa azaroaren 3an jokatuko da, Atharratzeko Prefosta elkartean, gaueko 21:00etan. Honako bertsolari hauek neurtuko dira: Kerman Diaz, Maialen Akizu, Asier Rubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasua eta Unai Mendiburu.
Hirugarren kanporaketa, berriz, Itsasuko Goxoki gaztetxean jokatuko da, azaroaren 17an, 21:00etan. Bertan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi eta Asier Galarza.

Kanporaketa horietatik irabazle ateratzen direnak Baionako Zizpa gaztetxean bilduko dira, azaroaren 25ean jokatuko den final handian. Gaueko 21:00etan jokatuko da finala, aurreko saio guztiak bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!