Lehenengoz antolatu du Plazida Otaño liburutegiak Booktrailer Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko urriaren 5a

Parte-hartzaileek azaroaren 30era arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Lanak ikastetxe gisa zein bakarka aurkeztu ahal izango dira, eta sariak honela banatuta egongo dira:

Ikastetxeka

- DBH1-2 multzoko lan onena
- DBH3-4 multzoko lan onena

Bakarka

- Sari bakarra lan onenarentzat

Booktrailerra prestatu ahal izateko liburuen zerrenda eta aurkeztu beharreko lanei buruzko zehaztasunak oinarrietan kontsulta ditzakezue, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan eta www.zizurkil.eus atarian.

Hemen ere eskuragarri dira oinarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!