Abian da Zizurkilgo Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko urriaren 5a

Azaroaren 20ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko, Zizurkilgo udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan.

Aurtengo berrikuntza nagusia da 3 mailatan banatuko direla parte-hartzaileak:

  • 6-8 urtekoak
  • 9-11 urtekoak
  • 17 urtez gorakoak

Izan ere, aurten Booktrailer Lehiaketa antolatu da lehenengo aldiz DBH1 eta 2 eta DBH3 eta 4ko ikasleentzat, eta, hortaz, aurten maila horiek Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketatik kanpo geratu dira.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan edo www.zizurkil.eus atarian kontsulta ditzakezue Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin Lehiaketako oinarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!