Iluntzeko 19:00etan, Gaztezuloko instalazioak eta udazkeneko programazioa aurkeztuko dizkie Ixaxkun Sarasola Gaztezuloko hezitzaileak gerturatzen diren guztiei.
9-17 urte artekoentzako zerbitzua eskaintzen du gaur egun Zizurkilgo Gaztezulok, eta ate ireki horien bidez zerbitzua ezagutzera eman nahi die adin-tarte horretako gazte zein nerabeei, bai beren gurasoei ere.