'Bookface' erakusketa antolatu dute Plazida Otaño liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko abuztuaren 23a

Plazida Otaño liburutegiak Bookface erakusketa antolatu du irailaren 1etik 30era.

Ez da ohiko erakusketa: liburuen azaletan ageri diren aurpegiekin eta modelo gisa erabilitako herritarrekin ateratako argazkien erakusketa da; guztira, 30 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira. 
 
Erakusketaren inaugurazio ekitaldia irailaren 1ean, datorren ostiralean, izango da 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!