Zizurkilen, boluntarioak behar dira Elikagai Bankuko loteak prestatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko martxoaren 13a

Martxoaren 17an, ostiralean, elkartuko dira boluntarioak 9:30etik 12:30era bitartean eta 15:00etatik 17:00etara, bildutako elikagaiekin loteak prestatzeko.

Loteak egiteko tokia Ernio Bidea 29 A helbidean dago, Talleres Amondarainen ondoan.

Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dira horrela. Loteak prestatzen lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943693930.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!