Aurkeztu da Zizurkilen maiatzaren 20an ospatuko den Erdi Aroko jaia

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko otsailaren 20a

Ikusmin handia piztu zuen aurkezpen-ekitaldiak, eta bertan ikusi ahal izan ziren Erdi Aroko jaian erabiliko diren jantziak.

Horrez gain, maiatzaren 20ko egitarauaren nondik norakoen berri jakin ahal izan zuten bildutako herritarrek. Baina jaia ez da egun bakarrera mugatuko; izan ere, egun horretara bitartean hainbat ekintza antolatuko dira, gaiari lotuta. Esaterako, martxoaren 25ean irteera egingo da Aiako Agorregira. Irteera horretan parte hartu nahi duten guztiek Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman dezakete izena.

Jantziak aurkeztu dira dagoeneko, eta Erdi Aroko jaiaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte jantzi horien antzekoak egitera, eta maiatzaren 20an horiek jantzita jaira agertzera.

 

Bestalde, abian jarriko dira jaia antolatzeko lan-taldeak, eta edonork eman ahal izango du izena Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!