Jon Erasunen Eskuz Binakako Promozio Txapelketako partida, otsailaren 18an, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko otsailaren 14a

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, pilota-ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Zizurkil Goiko Intxaur pilotalekuan.

Jaialdiaren hasieran, paleta gomaz jardungo dute Leire Perurenak eta Miriam Arrillagak Janire San Sebastian eta Itsaso Erasunen aurka.

Partida hori amaitu ostean, Eskuz Binakako Promozio Txapelketako partida jokatuko da. Arteaga II-Erasun bikotea Peña II-Salaverri bikotearen aurka ibiliko da, nor baino nor gehiago.

Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira, aurrez, Zizurkilgo Egarri eta Iriarte tabernetan, eta, horrez gain, egunean bertan ere salgai egongo dira Intxaur frontoian. 16 urtez beherakoak doan sartu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!