Irekita dago Zizurkilgo Udalean ur eta zaborragatik hobaria eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2017ko otsailaren 3a

Zizurkilgo Udalak ireki du deialdia ur eta zaborren tasa ordaintzeko laguntza eskatu nahi dutenentzat. Otsailaren 24ra arte egin ahal izango dute eskaera, Zizurkilgo udaletxean eta Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan.

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hobaria eskatu nahi dutenek:

- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia

- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:

  • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria
  • Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren ziurtagiria

- Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, udal-bulegoetan eskuratu ahal izango da edo 943691012 telefono-zenbakian.

Albisteari erantsita daude deialdiaren bandoa, diru-sarreren taulak eta eskaera egiteko orri normalizatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!