Zizurkilgo Udalak udal-eraikinen garbitzaileen lan-poltsa deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko abenduaren 5a

Deialdiaren helburua da Zizurkilgo Udalak udal-eraikinak garbitzeko eduki ditzakeen aldi baterako beharrei erantzutea.

Lan-poltsan sartu nahi duten persona guztiek "curriculum vitae" eta eskaera-orria aurkeztu beharko dituzte. Eskaera-orriak udal-bulegoetan eskuratu ahal izango dira.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da (egun hori barne). 9:00etatik 14:00etara bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!