Erlaxazio-teknikak ikastaroa eskainiko dute Aiztondo bailaran, mendekotasuna dutenen zaintzaileentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urriaren 26a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek hartu ahal izango dute parte, mendekotasuna duen pertsonaren bat zaintzen ari badira.

Ikastaroa doakoa izango da, eta 6 saio izango ditu, azaroaren 15etik abenduaren 27ra bitartean, astearteetan, 16:30etik 18:30era bitartean.

Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean emango da. Ikastaroaren helburua da zaintzaile jarduera dela-eta sortu ohi den nekea eta gainez egitea askatzen ikastea: buru-pentsamendu, emozio-mailan eta gorputz-mailan. Egoeretara egokitu eta onartzen ikasteko, eta indarra kentzen digun hori askatzen joateko. Beti ere, agertu daitekeen desgastea eta gehiegizko nekea saihestea da asmoa. Ariketa praktikoei leku berezia emango zaie.

Ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko telefonora deitu behar da, 943693930 zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!