Erdi Aroko Gipuzkoari buruzko solasaldia, urriaren 27an, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urriaren 20a

2017ko Maiatza Saltsaneko prestaketen baitan, Iago Irixoa adituak hitzaldia emango du urriaren 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean.

Hain zuzen, 2017ko Maiatza Saltsaneko ekimen nagusia Erdi Aroan girotutako festa izango da, maiatzeko hirugarren asteburuan ospatuko dena. Helburua da egun horretan herriko gremioek postuak jartzea, euren lanbidea erakutsiz; musikariek Erdi Aroko musikari bihurtuta kalea alaitzea; haurrak orduko jolasetan jolasten ibiltzea; Erdi Aroko sukaldaritzan oinarritutako herri-bazkaria egitea; eta herritarrak orduko jantziekin jantzita ateratzea kalera.

Baina, nola jakin zer ohitura zituzten garai hartan? Zalantza horiek argitzen saiatuko da Iago Irixoa aditua bere hitzaldian. Nolakoa zen gurea bezalako herri bat Erdi Aroan? Zer jaten zuten? Zein lanbide zituzten? Nola jolasten zuten? Nolako musika egiten zuten? Zein eratako azokak egiten zituzten?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!