Zizurkil Goiko plazan, baratzeko produktuak erosteko aukera izango da ostiralero

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urriaren 18a

P.M. Otaño plazan postua jarriko dute ostiralero Josefa Imaz eta Nerea Asuabarrena ama alabek, euren baratzeko produktuekin. 12etatik aurrera izango dira bertan, Zimiterio inguruan, Udalaren baimena jaso ondoren. Ostiral honetan izango dute estreinekoa.

“Udalak azoka baten asmoa buruan darabil, baina horretarako beheko plazako estalpea egitea nahiko genuke, aurrekontu faltagatik, momentuz atzeratzen ari den proiektua. Bien bitartean, Udaletik behintzat ez diegu trabarik jarriko horrelako ekimenei”, azaldu du Aitor Sarasua nekazaritza zinegotziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!