Lierni Mendia artistaren lanak ikusgai, Plazida Otaño liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urriaren 11

Urriaren 10etik 30era bitartean ikusi ahal izango dira Villabonan jaio eta Asteasun bizi den artistaren lanak Aiztondo bailarako Plazida Otaño liburutegian. 

Erakusketako lan guztiak BIC boligrafoa erabiliz egin ditu, itxura batean sinestea zaila dirudien arren. Hala ere, ez dute kolore aniztasun faltarik. Hainbat motatako loreak ikus daitezke koadroetan, marrazkiak egiteko erabiltzen dituen BIC boligrafoen marrazkiak ere bai, eta baita eguneroko bizitzako objektuak ere.

Bestalde, urriaren 22an, larunbatean, bere teknika ezagutzeko tailer praktikoa eskainiko du, 10:00etatik 12:00etara. Tailerra doakoa izango da eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea Zizurkilgo Udalean. 12 urtez azpikoek heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!