Zizurkil eta Villabonako Mintzalagun proiektuan izena emateko aukera zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko irailaren 30a

Euskara ikasten ari zara eta euskaraz hitz egiteko norbait topatu nahi duzu? Euskaldun zaharra zara eta euskara ikasi nahi duenari lagundu nahi diozu? Hala bada, oraintxe duzu aukera paregabea!

Mintzalagun proiektua abian jarri dute Zizurkil eta Villabonako Udalek elkarlanean. Mintzakideak eta mintzalagunak behar dituzte horretarako; hau da, euskaldun zaharrak eta euskara ikasten ari direnak.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren bulegoetara jo dezakezu, Ernio Bidea 9A, behea helbidera edo 943692495 telefono-zenbakira dei dezakezu. Zure datuak jaso ostean, antzeko zaletasun eta ordutegia duten taldeak osatzen saiatuko gara, mintzakide batekin eta bi mintzalagunekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!